Itzulpen
automatikoa

Bilbon elkar ikusi nahi dugu

Idatzi honen bidez zoriondu egin nahi ditugu urriaren 20an eskola publikoaren aldeko argazkian parte hartu zuten lagun guztiak. Eskerrik asko!. Era berean, badakigu egun horretan argazkian atera ezin izan zuten askok bat egiten dutela eskola publikoaren aldeko kanpainarekin. IPI Zaraguetako eskola komunitatea osatzen duzuen guztiok animatu nahi zaituztegu azaroaren 6an, larunbata, Bilbon egingo den manifestaziora. ‘Hezkuntza publikoaren alde: pribatizazioari ez!’ izango da mobilizazioaren leloa. Hezkuntza publikoa aldarrikatzeko eta babesteko mobilizazioa da. 

Urola Kostako herri eskoletako guraso elkarteak autobusak antolatzen ari dira Bilboko manifestaziora joateko. Baita Oriotik ere. Autobusean joan nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin kontaktuan

Manifestazioa arratsaldean izango da: 17:00etan abiatuko da Jesusen Bihotzetik