Covid-19ren aurrean, prebentzioaren, higienearen eta osasunaren sustapenaren oinarrizko printzipioak direla eta, maskararen erabilera horrelako izango da:
- Ikastetxeko langile eta ikasle guztiek maskara nahitaez erabiliko dituzte espazio guztietan eta une oro, HHko ikasleak salbuespen.
- Eskola-garraio kolektiboan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea. Autobusen barruan ezin izango da maskara kendu.
- Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta ikasleak eserita egon eta 1,5 metroko pertsonen arteko distantzia gorde.
- Jangelan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, eta maskara kenduko da bakarrik jan eta edateko momentutan.
- Mugimendua, kantua edo antzekoak eskatzen dituzten irakaskuntza-jardueren kasuan, maskara erabili eta pertsonen arteko distantzia mantendu beharko da.
- Populazio osasuntsuarentzat gomendatutako maskara higienikoa erabiliko da, eta ahal den guztietan berrerabilgarria eta homologatua