Itzulpen
automatikoa

HAURRAK MARRAZKILARI

Jakinarazten dizuegu 19-20 ikasturte honetan proiektu berri baten parte hartu dugula: JOLASMATIK.
Proiektu honen helburua informatikaren barne programaketan datza . Horretarako DBH 4ko ikasleak eraman dute aurrera teknologia ikasgaian fakultatearen laguntzarekin.
Proiektu honek bi helburu nagusi ditu:
DBH 4ko ikasleek informatikan barne programaketan aritzea
Adin ezberdina dituzten ikasleen arteko interakzioa bultzatzea, hau da, DBH 4ko ikasleak LH 6. mailako ikasleei ikasitakoa partekatu die.

Fakultateatik hau eskatu digute:
Helburua: ordenagailuak marrazkietatik objektuak era automatikoan identifikatu ahal izatea da.
Orain, guztioi etxean geratzea tokatu zaigunez, pentsatzen dugu haur asko marrazkiak egiten ariko direla denbora pasatzeko. Hori aprobetxatuz, eskaera bat egin nahiko genizueke. HH5 eta Lehen Hezkuntzan dabiltzan haurrek egindako marrazkiak biltzea nahi genituzke proiektuan erabili ahal izateko. Horretarako, nahikoa litzateke marrazkiei argazki bat atera eta email bidez marrazkiak2020@gmail.com helbidera bidaltzea apirilaren 27 aurretik, haurraren adina eta generoa adieraziz. Mesedez, ez bidali haurraren izen edo gainerako informaziorik, hala bere pribatutasuna gordeko dela ziurtatuko baita.
Ez du axola marrazkia hobeto edo okerrago egina egoteak, baina haurrak berak bakarrik egindakoa izan behar du, hau da, inoren laguntzarik gabe.
Esan bezala, marrazkiak proiektu honetarako bakarrik erabiliko dira, eta pribatutasuna mantentzeko konpromisoa hartzen da.
Besterik gabe, mila esker aldez aurretik eta animo guztioi!