Aste hauetan zehar, Argia aldizkariak argitaratutako liburua “Pape Niang, hasiera berri bat” irakurtzen aritu gara. Gaur, 2026ko maiatzaren 29an, Pape Niang protagonista eta Mikel Garcia idazlea etorri dira eskolara hitzaldi bat ematera, DBH3 eta 4ko ikasleei.
Hasieratik, atseginak eta eskuzabalak izan dira. Papek bere bizipenak kontatu ditu: Senegalen bizi zenean, bidaian zehar eta Europara iristean gertatukoak. Galderak egiteko aukera ere izan dugu. Azaldu digu egoera oso zailak bizi izan dituela eta, oraindik ere, egoera txar horiek bizitzen dituzten pertsonak daudela. Bai arrazagatik edo jaioterritik egiten dituzten aurreritziak guztiz okerrak direla ere azaldu digu: Afrika ez dela guk uste dugun bezala pobrea, eta Europa ez dela beraiek uste duten paradisua.
Asko eskertzen diogu bere historia kontatzeko egindako esfortzu handia, jërëjëf.
Maria Salsamendi Mirones eta Hanna Esnal Villar
