Otsailaren 13an Donostiako Zientzia museora, Eurekara, joan ginen zelulen inguruko tailer bat egitera. DBH1eko ikasleok autobusa goizeko 8:50ean hartu eta Donostiara abiatu ginen. Behin iritsitakoan, Euskal Herriko hainbat leku bitxi ikusi genituen: Loiolako Santutegia, Oñatiko Unibertsitatea eta Zumarragako ermita.
Behin museora sartuta, monitore bat guregana etorri eta laborategi batera eraman gintuen. Laborategian hainbat zelula aztertu genituen mikroskopioekin. Ondoren, bisita gidatua, ispiluen laberintoa… oso ondo pasa genuen.

Jarraian gure bisita librea hasi zen. Lehenengo animaliak, ondoren elektrizitate eremua, makina mekanikoak eta tartean argazki batzuk ere atera genituen.
Oso interesgarria izan zen.

