Itzulpen
automatikoa

LH2 Amalurraren sekretuak ezagutzen; behatu, galdetu, ukitu eta ikasi

LH2ko ikasleok gure bigarren proiektua martxan dugu. Lehenik, giza gorputza landu genuen, orain Amalurra proiektuan murgilduta gaude. Proiektu honen bidez, izaki bizidunak eta bizigabeak ezagutzen eta bereizten ari gara.

Esperimentu dibertigarri eta aberasgarria egin dugu landareekin. Landare mota desberdinak erein ditugu baldintza desberdinetan: batzuk urarekin baina eguzkirik gabe, beste batzuk ur askorekin, beste batzuk berriz urik eta eguzkirik gabe…

Helburua, landareek bizitzeko zer behar duten ikertzea.

Zer gertatuko ote da gure landareekin? Zein ernetuko dira? Zein ez? Egunetik egunera gertatzen diren aldaketei adi gaude.

 

Hurrengo urratsa inguruko zuhaitzak aztertzea izango da. Horretarako, irteera txiki bat egingo dugu eskolatik kanpora, naturara gerturatu eta ikasitakoa zuzenean ingurunean aplikatzeko. 

Behatu, galdetu, ukitu eta ikasi, horrela Amalurraren sekretuak ezagutzen jarraituko dugu.