Kaixo Zaraguetako lagunak.
Gela Egonkorreko kideok bikain hasi dugu 2026. urtea, osasuntsu eta indartsu. Kirola eginez eta osasuntsu elikatuz. Gu bezain eder eta lirain egon zaitezten, hona hemen gure proposamena. Batetik, astean bitan igerilekura joan eta ordu betez igerian aritu, eta bestetik guk gomendatutakoa jan.
Hemen aste honetako errezeta:
BROWNIE
Osagaiak:
– Kakao bi goilarakada
– Platanoa
– Bi arrautza
Prozedura:
Hiru osagaiak ontzi batean nahastu eta molde batean bota. Ondoren, mikrouhinean 3 minutuz berotu. Hau eginda, moldetik atera eta gozatu. ON EGIN!

