Urtarrila iritsi zaigu eta berriro ere, eskolan gabiltza jo eta ke lanean. Lan asko dauzkagu aurretik egiteko eta esan urtarrila nahiko berezia izango dela guretzat, istorio zirraragarri eta misteriotsuetan murgiltzeko ipuin tailerreko saioak izango baititugu.
Aldez aurretik ipuinei buruz gauza asko dakizkigun arren, ziur oso aberasgarria izango dela saio horiek jasotzea. Gogotsu gaude gauza berriak ikasi eta praktikan jartzeko. Saioak urtarrilaren azken astean jasoko ditugu; beraz, jaso ostean, ikasitako guztia azalduko dizuegu.
Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan
eta esan, laster izango garela bueltan!

