
2026-2027 IKASTURTEA
Hartu txanda!
Urtarrilak 24
10:00 etatik 13:00 arte
(Ez dago txanda hartu beharrik)
Gure eskolako ateak urte guztian zehar irekita dituzue, erabaki zuri hoberen datorkizun data.
Inklusioa eta aukera berdintasuna oinarri, guztiontzako hezkuntza bermatzen dugu Zaragueta Herri Eskolan. Badakigu horiek ezinbestekoak direla oriotar guztiak elkartu eta herri kohesionatu bat eraikitzen jarraitzeko.
Euskaraz bizi nahi dutenen bidea da Zaragueta Herri Eskolarena. Nola etxetik euskara jaso dutenak, hala ama hizkuntza beste edozein dutenak ere, euskaldun oso egiten dira eskolan. Euskararen eta euskal kulturaren bidea da gurea, onarpenetik eta maitasunetik eraikia.
Itsasotik eta menditik arnasten duen ingurune paregabean dago Zaragueta Herri Eskola.
Gertuko ekosistema horiek txiki-txikitatik behatzen, aztertzen, ezagutzen eta babesten dituzte gure ikasleek. Hori dela eta, ingurunea askotan bilakatzen da ikasgela, natura ezagutza iturritzat hartuz.
Umeak, lehenengo urteetatik nerabezarorainoko garapen osoan, irakasleak ditu bidelagun. Konpetentziak garatzeko, ikasleak dira ikaskuntzaren protagonista eta bakoitzaren ezaugarriak errespetatzen ditugu. Hortaz, askotariko proiektuak eta baliabideak eskaintzen ditugu, adinaren ezaugarriak aintzat hartuta, eta etapen arteko jarraipena zainduz.
Historian zehar errioarekin eta itsasoarekin lotura zuzena izan dugu gure herriak. Pertsonak beren garapen integrala osatzeko inguruan txertatuta sentitzea ezinbestekoa da, eta eskolan, norberaren jatorria aintzakotzat hartuz, Orioko izaera eta nortasuna finkatzen dituzten zutabeak uneoro lantzen ditugu.
Etxean bezala hezi eta hazten ditugu ikasleak, alai eta libre. Ez izan zalantzarik, hartu Zaraguetako bidea!
Abaromendi 11
20810 Orio
Ikasleen boletinak ikasgunea plataforman izango dituzue eskuragarri.
Jarraian atxikitu dizuegu ikasgunean izena eman eta identifikatzeko bideotutoriala eta erabiltzaileen gida.