Itzulpen
automatikoa

Bizi, hazi eta
ikasi koloretan

Hartu txanda!

Zaragueta barrutik ezagutzeko aukerak:

Ate irekiak

Urtarrilak 27 / 10:00-13:00

Bisita pertsonalizatuak

Gure eskolako ateak urte guztian zehar irekita dituzue, erabaki zuri hoberen datorkizun data.





    BIZI, Orio

    Zaragueta Herri Eskola Orioko eskola publikoa da, gertukoa, familiartekoa eta irekia. Gure erronka egunero-egunero belaunaldi berriak inklusioan, aniztasunean eta jakinminean heztea da.

    Oriotarra - Zaragueta Herri Eskola Orio

    BIZI, Euskera

    Oriokoa, mundu zabalekoa eta, jakina, euskalduna!

    Euskal kulturaren ezagutza zabaltzen dugu, eta euskararen erabilera bultzatzen, nola gelan hala eguneroko harremanetan. Gure ikasle guztiak euskaraz aritzen dira, besteak beste, euskara eta Euskal Herriko balioak transmititzeaz arduratzen garelako, Orio aktibo baten parte izateko bidean.

    BIZI, Eskola Publikoa

    Desberdintasunek batu
    egiten dute

    Aniztasuna aberastasun gisa dakusagu, eta den-denak seguru sentituko diren espazioak sortzen ditugu. Gure irakasleak, bereziki, prestatzen ditugu hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko. Pertsona kritikoak hezten ditugu, eta mundura irekiak!