Ekonomiako klaseetan aurrezkia eta aurrekontua zer diren eta zertarako balio dezaketen ikasten ari gara. Horretarako, hiru taldetan banatu gara, eta talde bakoitzak aurrekontu bat egin behar dugu bidaia bati buruz. Talde bakoitzak bere bidaia antolatu behar du, diru sarreak eta gastuak kontuan hartuta eta informazio guztia bildu ostean, klasearen aurrean aurkeztu beharko dugu.
Gaur, Gipuzkoako Foru aldundiko Ogasuna eta Finantza departamenduaren eskutik, Fiskalitateari buruzko hitzaldia jaso dugu. Zergen eta iruzur fiskalaren inguruko ezagutza sakontzeko aukera izan dugu.

