Zaraguetako Festa Handia ospatu baino lehen etorri zitzaizkigun erraldoiak HH3-ko gelara. Herri askotakoak izan ditugu gainera: Orioko gure Pello eta Nikolasa, Zarauzko Baserritarra eta Arpoilaria, Iruñeko Juan de la Cruz… Iruñeko Caravinagre eta Berrugon buruhandiak ere animatu zaizkigu!
Kantu, dantza eta jolas artean aritu gara aste hauetan zehar. Haientzat etxeak eraiki, ilaran desfileak egin, ezkutaketara jolastu, mozorroak jantzi… denetarik egin dugu. Dibertigarria izan da haien konpainia eta giro ederra jarri dute gure erraldoiek.
Festak bukatu eta agurtu egin ditugu, laster arte erraldoiak, SEGI BETI DANTZAN!
Festak bukatu eta agurtu egin ditugu, laster arte erraldoiak, SEGI BETI DANTZAN!

