Itzulpen
automatikoa

LH6koak Arte Hezkuntzan komikiak sortzen

Azken hilabeteotan LH6koak Arte Hezkuntzan hainbat proiektu sortzaile landu ditugu. Lehenik, etxetik ekarritako komikiak aztertu eta gure istorio eta pertsonaia propioak sortu ditugu, pasiloan ikusgai jarri ditugunak. Aldi berean, euskal mitologian murgildu gara, Mari, lamiak edo galtzagorriak bezalako pertsonaiak ezagutuz eta haiei lotutako musika-giroak entzunez. Amaitzeko, ZETAK taldearen Mitoaroa ikuskizunaren pasarteak ikusi ditugu, mitologia eta musikaren arteko loturan inspirazioa bilatuz”