Itzulpen
automatikoa

Berriaren egoitza nagusian

Gaur goizean DBH3ko ikasleak Berria egunkariaren egoitza nagusian izan gara, Andoainen. Aurten kazetaritza tailerra jaso dugu eskolan Berriako kazetari Ainhoa Oiartzabalen eskutik, eta tailerrari errematea emateko erredakzioan izan gara beren lana bertatik bertara ikusteko.

Kanpoaldean hasi dugu bisita Irati Azkuek eman digun azalpenekin. Gero, barrura sartu, eta eskolako guraso den Jakes Goikoetxea kazetariak azaldu digu albiste bat nola egiten den. Gure bisitaren albistea prestatu dugu, gelan ikasitako prozesu osoa praktikara eramanez. Bukaeran galdera batzuk prestatu eta, prentsaurreko bat balitz bezala, kazetari lanetan aritu gara.

Eskerrik asko Ainhoa, Irati, Jakes eta Berriako lantalde guztiari.

DBH3ko ikasleak