Ostiral goizean, Berdinki Zirkuko taldea Zaraguetara etorri zen “mikra” ikuskizuna aurkeztera. HHko ikasleak, LHkoak eta DBH 1. eta 2. mailakoak egon ginen emanaldia ikusten. Akrobaziez eta zirkuko teknikez baliatuz, hainbat gairi buruz pentsatzen jartzea nahi zuten.
Ondoren, DBHko 2. mailako gelara etorri ziren azaltzera zer zen mikra zirkua, eta hainbat ariketa egin genituen. Lehenengoa binaka jartzea zen, eta eskuarekin bikotekidea gidatzea. Ondoren, nesken eta mutilen estereotipoez hitz egiten egon ginen, eta amaieran fitxa bat bete genuen gure iritzia emateko.
Ekitaldia oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zitzaidan. Ariketekin ondo pasatu genuen. Gustura egon nintzen eta asko gustatu zitzaidan esperientzia.
Mateo Osorio Estrada