Itzulpen
automatikoa

HHkoak Izar Parkean izan gara

Urduri esnatu gara gaur goizean. Izar Parkera goaz!
Autobusa zain dago eskolara atarian, lagunen ondoan eseri, eta abestuz egin dugu bidea: “Sardina baat, bii sardina…”
Berehala iritsi gara, ziztu bizian berokiak eta oinetakoak kendu…. eta JOLASTERA!!!! Zenbat salto eta zenbat korrika saio! Kaskarreko txikiren bat ere bai… Ederki ibili gara.
Baina bukatu da denbora, berriz ere berokiak eta oinetakoak jantzi, eta autobusera. Itzulerako bidean gutxiago abestu dugu, neka neka eginda gaude.
Goiz polita izan da benetan!
Datorren urtean berriz!
Agur Izar Park