Urrian paisaiaren aldaketa abiapuntua izanik HHko ikasleak Udazken proiektuan murgildu dira.
Haur hezkuntzako ikasleek etxetik udazkenarekin loturiko hainbat elementu ekarri dituzte: gaztainak, pinaburuak, hostoak, makilak…. Elementu horietatik pinaburua aukeratu dute eta esperimentu bat egin dute.
Pinaburuak busti egin dituzte. Pinaburu bat ur hotzetan eta beste bat ur berotan sartu dute. Hipotesiak landu dituzte eta pinaburuen bilakaera ikusi dute ondorio batera iritsi arte.
Udazkeneko gaiak joko handia eman du, basoan perretxikoak jaso, udazken koloreekin arte lanak, hostoak udazken koloreekin margotu, udazkeneko elementuak idatzi, hiztegi berria ikasi, bolatxoekin udazken letra handia apaindu….
Azkenik ekarritako guztiarekin erakusketa bat osatu dute pasiluan.
Artista batzuk dira gure ikasleak!