Joan den urriaren 3an Balearen bidea egin genuen Ortzaikatik Orioko barraraino. Getariako Iturzaeta, Aginagako eskola txikia eta Aiako Lardizabal ikastetxeko irakasle eta ikasleekin batera egin genuen. Zaraguetako IPI Herri Eskolako LH6ko ikasleek antzerki bat egin genuen herriko plazan. Balearen harrapaketaren eguna nola izan zen antzeztu genuen. Jarraian, Piliku Plazara igo ginen Maria Maestraren “Bertso txiki bat” abestu genuen. Andereño honek egin zuen lan handia esplikatu genuen. Ondoren, Balearen Plazara jaitsi ginen eta Balearen lehen bertsoa abestu genuen. Gero, Tirolinaren parkera joan ginen hamaiketakoa egitera. Handik, kanpinera abiatu ginen 7.gunera. Azkenik, barraraino joan ginen 8.gunera. Oso ondo pasa genuen!