Itzulpen
automatikoa

“Gizonduz” tailerra DBH4n

Irailak 19an eta 20ean Gizonduz elkartetik Jabi etorri zen. Elkartearen helburua emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea da, eta baita maskulinitate mota ezberdinak ezagutzea eta onartzea ere. 

Ostegunean, elkarrizketa txiki bat izan genuen maskulinitate toxikoaren inguruan, zergatik gizarteak gizonak bortitzak bezala hartzen dituen, eta mutilengan dagoen estandar toxiko eta arriskutsuak errepasatu genituen. Ondoren beren webgunean sartu ginen eta komiki interaktibo baten lehenengo zatia egin genuen.  

Ostiralean berriz, hiru gai nagusi landu genituen:  LGTB fobia, tratu onak eta komikia. Bi komiki ikusi genituen: bat LGTB fobiari buruzkoa izan zen, eta bestea talde presioaren ingurukoa. Ondoren bi test egin genituen, eta eztabaida bat eduki genuen test horren inguruan. Bukatzeko hiru kartel idatzi genituen tratu onen inguruan, arau batzuk idatzi genituen pertsonen artean ondo erlazionatzeko.

Izar Garcia eta Ingrid Roig