Itzulpen
automatikoa

Peru eta otsoa

Azken bi aste hauetan musika gelan Lh1 eko ikasleok ipuin baten inguruan ibili gara jarduera ezberdinak eginaz,  Peru eta otsoa ipuin musikatua. Ipuin edo istorio hau Errusiakoa da. Hau buruan zuela, Sergei Prokopiev musikagileak musika bat sortu zuen. Istorioa eta musika, biak ezagutu ditugu gelan, eta horrela, poliki-poliki musika-tresnen munduan murgiltzen hasi gara.

Pertsonaiei musika-tresnek jartzen diete ahotsa. Horrela, Peruri  biolinak, aitonari fagotak, katuari klarineteak,  ahateari oboeak, ehiztariari  tinbalak, txoriari flautak, eta azkenik, otsoari tronpak.

Lan polita egin dugu eta denok oso gustura jardun dugu.