Zaragueta herri eskolako DBH3-ko ikasleak gara, eta azken asteetan plastikako ikasgaian, goiko pisuko txokoan dauden paleak zaharberritzen aritu gara.
Lehenengo egunean, paleak zepillua edo eskuilarekin garbitu genituen, horrela hautsa kenduz. Hurrengo klasean, palearen egurra lijatu eta iltze arriskutsu guztiak kendu egin genituen.
Beste batean, koltxoi moduko bat eta fundak lortu, eta aulkien neurriak hartu genituen, koltxoiak neurrira mozteko. Ondoren, aulkietan itsatsi genituen erosoago egoteko. Txoko horretan, mahai txiki bat dago, eta hori ere apaintzen ibili gara.
Gure proiektuaren helburua, zaharberritzearen garrantzia erakustea eta txoko lasai eta erosoago bat egitea izan da.
Txomin San Sebastian eta Noa Aduriz