Itzulpen
automatikoa

5. ETA 6. MAILAKOEN BERTSO SAIOA

Ikasturteari amaiera benetan polita eman zioten.

Joan den asteartean, maiatzaren 12an, arratsaldeko 17:30etan ikasleek beraiek osatutako bertsoak eskaini zizkieten bertaratu zirenen guztiei.

Zaragueta Herri Eskolako eta Ikastolako 5. eta 6. mailetako neska-mutilak Ikastolan dagoen aretoan elkartu ziren bertsoak kantatzeko.

Ikasturtean zehar, hamabostean behin, bertso saioa egiten dute nork bere ikastetxetan eta han osatutakoak abestu zituzten asteartean.

Iñaki Gurrutxaga etortzen da Zaragueta Herri Eskolara eta Jokin Uranga ikastolara. Biak, Jokin eta Iñakik eman zioten sarrera, ondoren ikasleak beraien bertsoak eskaini zizkiguten eta bukatzeko Rosi Lazkanok bereak bota zituen.

Hurrengo urtekoari zain jarrita gaude, San Ferminetan bezala.