2. mailakoek denda bat antolatu dugu gure gelan.
Produktu pila ekarri genituen etxetik; gailetak kaxak, esne botilak, garbantzuak, dilistak…
Benetako kutxa erregistratzailea ere badaukagu!
Dendan jolasten gauden bitartean, euroak nola erabili behar diren eta denda batera joatean produktuak nola eskatu behar ditugun ikasten dugu.
Orain auzoko dendara bakarrik joan gaitezke erosketak egitera!