[elhuyar_lang_selector]
Gure eskola - Zaragueta Herri Eskola

Zergatik Zaragueta

Esperientzietatik ikasi

Haurrak, HH2tik DBH4ra, etengabeko esperimentazio prozesuetan murgiltzen dira eta esperientzia horietatik ikasten dute. Zaragueta eskolan konpetentzietan oinarritutako ikas metodologia aktiboetan zentratzen gara, eta une oro, ikaslea da bere garapen prozesuko protagonista. Ikasleak ingurunearekin elkarrekintzan, naturarekin kontaktuan, eta helduak bidelagun dituela ikasiko du, bakotza bere erritmoan, norberaren mundu txikitik munduaren handitasunera deskubritzeraino. #1

Ikasle bakoitzak bere bidea topatu dezan

Mundu aldakor honetan, jatorri, kultura, bizi-estilo eta ahalmen desberdineko pertsonekin batzen gara sarritan. Gure eskola ere mundu berri horren ispilu txiki bat da, eta aniztasun horretatik asko ikasten dugu. Norberaren onarpenetik hasita, besteen onarpenerainoko doan bide hori egiteko, eskola inklusiboa bat osatzea da gure bidea. Denen onarpena bermatu, eta aniztasun hori aberastasuna dela sinisten dugulako, ez dugu inor atzean geratzen uzten, eta bakoitza datorren lekutik datorrela ere, baliabide guztiak jartzen ditugu hezkuntza pertsonalizatu baten bidean. #2

Lagunartean ikasi, norbera izaten ikasteko

Emozioek, sentipenek edo momentuko egoera afektiboek ikasle baten ateak itxi edo ireki ditzakete, nahita izan gabe ere. Ikaslearen egoera emozionala kontuan hartu, zaindu eta hobetzea da Zaragueta eskolaren misio garrantzitsuenetakoa. Adinean aurrera joan ahala, ezinbestekoa izaten da frustazioak kudeatzen eta autoerregulatzen ikastea, pixkanaka-pixkanaka, norbera eraikitzen joateko. Eskolan, lagunekin elkarlanean ikastea ezinbestekoa da adimen emozional eta autoestimu egokia garatzen joateko.
Mundu hobe baterantz, norberaren lekua aurkitze aldera, elkarlanean aritzea bezalakorik ez baitago.
#3

Gure blogaren txoko honetan, nobedadez, istorio dibertigarriz eta bitxikeriaz betetako itsaso batean murgilduko zara.

Categories
Bloga - Zaragueta Herri Eskola