Familien lan-ordutegiak errazteko aukera zaindua eskaintzen dugu.
Zerbitzu hau eskolara etortzeko autonomia nahikoa ez duten ikasleek erabil dezakete, HH2tik hasi eta LH6ra arte. Eskola ordutegira egokitzea kosta egiten zaien familientzat pentsatutako zerbitzua da.
Zehatzago esanda:
Goizeko 07:30etik 09:00etara dago martxan gaur egun.
Ikasturtearen arabera, familia kopuru jakin batek hala eskatuko balu, arratsaldez ere zerbitzua eman ahalko litzake, 16:00etatik 17:00etara.
Egunero nahiz tarteka erabil daiteke.
Erabili behar izanez gero, aurrez jakinarazi behar da zuzendaritzan edo imprimaki hau bete: