Itzulpen
automatikoa

Metodologia

Etapak

Haur Hezkuntzan (HH)

Haur Hezkuntzak 0 urtetik 6 urtera bitarteko hezkuntza hartzen du, eta bi ziklotan dago egituratuta:1. zikloa (0-3 urte) eta 2.zikloa (3-6 urte).

Zaragueta eskolan 2 urteko gelan haurrak eskola ezagutuko dute eta bertakotu dira, bakoitza bere erritmora.
2. zikloan Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzan sartzea erraztuko duten oinarriak ezartzen ditugu.

Haurren garapen osoa lortzea dugulako helburu, dimentsio eta alderdi guztietan, familiekin gertuko lankidetzan: haurrak Mugimendu Autonomoan arituko dira horretarako antolatu ditugun ekosistemetan. Honako ekosistemak ditugu:

Zientzia Ekosistema - Zaragueta Herri Eskola

Zientzia ekosistema

Matematika Ekosistema - Zaragueta Herri Eskola

Matematika ekosistema

Ametsen Ekosistema - Zaragueta Herri Eskola

Ametsen ekosistema

Arte Ekosistema - Zaragueta Herri Eskola

Arte ekosistema

Mugimendu Autonomoan ikaslearen autonomia sustatzen dugu eta ikaslearen jardunari denbora, espazioa eta baliabideak ematen dizkiogu. Ikaslearen jardute, egite prozesua errespetatzen dugu. Ekosistemetan giro ona, egokia, goxoa eta atsegina izatea bermatzen dugu ziurtasuna eta babesa arnas dadin. Ikaslea onartua, goxatua, garrantzitsua, begiratua, ikuskatua, ondo, aukerekin sentitu dadin segurtasun afektiboa bermatzen dugu.

Horretaz gain, psikomotrizitate gela, terrazak eta kanpo espazioa ere badituzte esperimentaziorako eta jolaserako. Talde handiko, txikiko edo banakako proiektuetan oinarritzen dugu gure lana. Ohitura egokiak finkatzen ditugu autonomia lortzeko, lan ohitura egokiak izateko eta jakinmina pizteko.

HH 3, 4 eta 5 urtekoek ingeleseko eta musikako saioak jasoko dituzte.

Haur Hezkuntza - Zaragueta Herri Eskola Orio

Lehen Hezkuntzan (LH)

Oinarrizko hezkuntzaren hasiera Lehen Hezkuntzan ematen da.

Sei ikasturtek osatzen dute LH eta bi ikasturteko hiru ziklotan banatzen da.

Zaragueta eskolan proiektuka lan egiten dugu, metodologia aktiboetan oinarrituz. Proiektukako lanketa ikerketan eta konstruktibismoan oinarritzen da. Irakaslea gidari, orientatzaile eta prozesu guztian zehar konponbideak aurkitzen lagunduko duen bidelaguna izango da.

Lehen Hezkuntza - Zaragueta Herri Eskola
Lehen hezkuntza - Zaragueta Herri Eskola Orio

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), hamabi urtetik hamasei urte bete bitarteko ikasleen derrigorrezko hezkuntza da.

DBHn ikaslea nerabezaroan sartuko da. Aldaketa pertsonal garrantzitsuak biziko ditu etapa honetan eta, aldi berean, arlo curricularraren garrantzia areagotzen joango da.

Gero eta ardura gehiago hartzen ikasi beharko du; bere norabide akademikoa zirriborratzen hasiko da eta lehen hautuak egingo ditu; gure herriko eta munduko gizarteen ezaugarriak ezagutu eta ulertzen ikasiko du; besteena aintzat hartuz, bere ingurua eta kultura estimatzen ikasiko du; bere kabuz pentsatzen, nola ikasi ikasten joango da; beste hizkuntzez baliatzen; hainbat arlotan ikasitakoa bizitzako egoera anitzetan erabiltzen ikasten, eta pixkanaka-pixkanaka, autonomia hartzen joan eta bere identitatea eraikitzen joango da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Zaragueta Herri Eskola

Garai berezia izango da afektibitateari eta alderdi sozialari erreparatzen badiogu ere. Lagunak egiten eta elkarrekin bizitzen ikasteak berebiziko garrantzia izango du, adiskide talde finko eta indartsuak egingo dituzte, eta gurasoengandik independienteago izaten hasiko dira.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Zaragueta Herri Eskola Orio