Ezagutu gaitzazu / Metodologia – Planak eta proiektuak
Gure planak eta proiektuak
Gure hezkuntza-komunitateak partekatzen dugun bizikidetza-ereduaren ildo nagusiak ezartzen ditu. Hala nola,lortu nahi ditugun helburuak, horiek lortzeko eta plana bera ebaluatzeko egokiak iruditzen zaizkigun jarduerak ere. Ikasturte bakoitzean, Urteko Planean, lehenetsi nahi ditugun bizikidetza helburuak zehazten ditugu eta helburu horiek lortzeko berariazko ekintzak antolatzen ditugu.
Tutoretzako Ekintza Plana (TEP) bizikidetza-helburuak lortzeko baliabide nagusia da. Plan horren printzipio eta balioak hauek dira:
Emakumeen eta gizonen artean ezberdintasunik ez dagoen gizarte bat eraiki nahi dugu. Sexismoaren eta emakumeen aurkako edonolako indarkeriaren aurrean izpiritu kritikoa duten gizon eta emakumeak hezten ditugu.
Hezkidetzaren lanketa osatu hori bermatze aldera, hezkuntza-etapa guztietan ardatz izango diren zutabeak hauek dira:
Proiektuaren helburu orokorra, ikasleak erdigunean jarriko dituen prozesu baten bitartez genero berdintasuna eta balio inklusiboak lantzea da, eskolako patioan ematen diren dinamikak eta harremanak hobetzeko asmoz.
Hortaz gain, proiektuak honako helburu zehatzak ere bilatzen ditu:
Eskolako ordutegiaz kanpo monitore baten laguntzarekin aritzen dira hainbat ikasle, emaitzak hobetzeko.
LH5 eta LH6 mailako eta DBH 1 eta DBH2 mailako ikasleek parte hartzen dute.
Programaren helburua da ikasle guztiek beren prestakuntza-prozesua arrakastaz bukatzea, ez bakarrik akademikoki, baita pertsonalki ere, beren gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzaten.
Herritar talde batek 2010etik Orioko Curriculum baten beharra identifikatu zuen eta horren inguruko lanketa zehatza proposatu ziguten herritarroi. Zaragueta komunitateko kideek segituan egin genuen bat proiektuarekin eta lantaldean sartu ginen.
Hainbat arlotako herriko aditu eta arituek adostu zuten zer zen, Orion bi urterekin hasi eta DBH4 bukatzean, ikasle batek ezagutu behar duena Oriori buruz. Orduzkero Orioko Curriculuma lantzen dugu gure egunerokoan, gure jardunean begirada hau sistematikoki txertatuz.
Eskola-giroa euskalduntzeko asmoz hontako jarduera hauek egiten dira:
Euskaran ardaztutako eleaniztasuna garatu nahi dugu, horretarako hizkuntzen ikuspegi integratzailea jorratzen ari gara. Azken ikasturteetan Eleaniztasunerantz ibilbide sakona egiten ari gara hizkuntzen curriculum bateratua gauzatzeko.
Komunikazio gaitasuna eta ikasleen irteera profila lotzen dituen helburuak ondo zehazten du jomuga: bizitzako eremu guztietan euskaraz eta gaztelaniaz egoki eta eraginkortasunez komunikatzeko gaitasun nahikoa izango duten ikasleak heztea, eta horrez gain, atzerriko hizkuntza batean, gutxienez, gai izatea esparru akademikoan, pertsonalean eta gizarte esparruetan modu egokian komunikatzeko.
Gure ikastetxeko etapak kontuan hartuta eta Europako Markoa erreferentziatzat hartuta, honako hau da gure mailakatzea:
LH amaitzean | DBH amaitzean | |
---|---|---|
Euskara | B1 | B2 |
Gaztelania | B1 | B2 |
Ingelesa | A2 | B1 |
Eskola ondoko lurretan dugu eskola-baratza. Kanpo espazio honekin eskolan barruaren eta kanpoaren arteko loturak sendotzen ditugu, eta eskola komunitateko kide ezberdinek parte hartzen dugu.
Ikasleek jasangarritasunaren printzipioak, gertuko elikagaien ekoizpena, garaian garaiko elikagaiak etab. barneratuko dituzte baratzan lan eginaz.
Ikastetxeko proiektu digitalaren helburua Zaraguetan teknologia digitalak irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio-prozesuetan txertatzea da. Teknologia digitalek eragina dute hezkuntza-sistemaren jarduera guztietan, eta premia eta aukera berriak sortzen dituzte. Horrek guztiak erronkak planteatzen ditu, eta horiei ere erantzun behar zaie. Erronka nagusiak ondorengoak dira:
Guzti honetarako nora goazen kontuan izan behar dugu eta hiru arlo eta erreferentzia markoak kontuan izan:
Abaromendi 11
20810 Orio
Ikasleen boletinak ikasgunea plataforman izango dituzue eskuragarri.
Jarraian atxikitu dizuegu ikasgunean izena eman eta identifikatzeko bideotutoriala eta erabiltzaileen gida.