Ezagutu gaitzazu / Instalazioak
Etxe giroan, goxo-goxo
Espazio atseginak ditugu: bizitzeko egokiak, estetikoak, ordenatuak, sinbolikoak… izan ere, bertan ikasleek beren esperientziak garatu, esploratu eta inguruan duten munduaz galdetzen hezi eta haziko dira.
Ikasleak beharrak kontuan izanda hainbat espazio desberdin diseinatu eta eraiki ditugu. Ikaslea inguruarekin elkarrekintza etengabean aritzen dela kontuan hartzen dugu: Lehenik, ikasleak beren buruetatik eta beren kideetatik ikasten hasten direlako. Bigarrenik, haurrek gurasoengandik, irakasleengandik eta beren bizitzan dauden beste heldu batzuengandik ikasten dutelako. Eta hirugarrenik: Loris Malaguzzik (Reggio Emilia) esan zuen bezala inguratzen dituen inguruneak hezten gaituelako.
Ikastokia ez da ikastetxera mugatzen, are gutxiago ikasgeletara, une oro eta leku guztietan haurrak ikasten ari dira eta inguruan duten guztitik ikasten dute.
Abaromendi 11
20810 Orio
Ikasleen boletinak ikasgunea plataforman izango dituzue eskuragarri.
Jarraian atxikitu dizuegu ikasgunean izena eman eta identifikatzeko bideotutoriala eta erabiltzaileen gida.