Euskal mitologian Zozomikoteak martxoaren 29ko eguerditik apirilaren 2ko
eguerdira bitarteko egunak dira eta ondorengo
kondairaren arabera eguraldi gaizto nabarmena izaten da
Behin batean bazen artzain bat. Martxoa ia amaitzekotan
zegoen eta negua pasa zela uste zuen. Eta erabat harrotuta esan zion Martxori:
zegoen eta negua pasa zela uste zuen. Eta erabat harrotuta esan zion Martxori:
– –Martxo, txartxo, garagartxo, ez nauk hire
beldurtxo
beldurtxo
Martxo haserretu eta zigortzea pentsatu zuen. Baina bi
egun ta erdi besterik ez zituen
bukatzeko eta gutxitxo ziren mendeku hartzeko. Horregatik bi egun eskatu zizkion Apirili.
egun ta erdi besterik ez zituen
bukatzeko eta gutxitxo ziren mendeku hartzeko. Horregatik bi egun eskatu zizkion Apirili.
– –Apiril biribil, eman bi egun eta erdi, kenduko
artzain horri artalde eta begi.
artzain horri artalde eta begi.
Eta Apirilek bi egun eman zizkion Martxori.
Martxo hasi zen euri-jasak, txingorra eta eguraldi txarra
egiten. Artzainak egunero bere artaldearekin pasa behar izaten zuen errekan urak hazi eta
artaldea eraman zion. Asko maite zuen ahari bat bizkarrean hartu eta erreka
igarotzen hasi zenean, ahariak, beldurtuta-edo
adarkada eman zion eta begia zauritu eta galdu.

Geroztik martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran oso
eguraldi txarra egiten omen du. Orduan biltzen omen dira zozo-bikoteak habiak
egiten hasteko.
eguraldi txarra egiten omen du. Orduan biltzen omen dira zozo-bikoteak habiak
egiten hasteko.
Zer eguraldi dugu egun hauetan? Elurra ere ikusi dugu eta!