[elhuyar_lang_selector]

Zaragueta Irratia KORRIKAN murgilduta

Martxoaren 18an Zaragueta Irratiko 5.irratsaioa izan genuen. Hainbat gairen artean
24.KORRIKA izan zen hizpide nagusia, Atharratzetik Bilboraino izango den 11 eguneko
ekimena hain zuzen. Horrez gain, LH5.mailakoek egindako bertsoak ere entzun genituen.
Eta nola ez, ikasleak irrikaz egoten diren lehiaketa berriaren galdera.