Itzulpen
automatikoa

Zaragueta Bidaiak

Urtearen amaierarekin, DBH1eko ikasleok eremukako proiektuari amaiera eman genion eta eskola komunitateari gure lana aurkeztu genion.

Zaragueta Bidaiak, gure bidaia agentziaren izena da. Gelakideon familietan oinarritutako herrialdeen inguruan informazioa bildu genuen geografia-historiako ikasgaian, bertako erliebea, klima, kultura, hizkuntzak… ezagutuz. Gende aurrean azalpenak emateko aurkezpenak prestatu genituen euskarako ikasgaian, baita herrialde bakoitzeko errezeta bana egiteko argibideak ere. Azkenik, plastikako ikasgaian, egina genuen lan guztia txukundu eta bezeroei eskeintzeko informazio eskuorriak sortu genituen.

Egun handia izan zen abenduaren 18a, gure lanak aurkezteko stand-ak atondu genituen, aurkezten genituen herrialdeetako jantzi tradizionalak jantzita eta eskeintzeko janari goxoa prestatuta,      ikasitakoaren berri eman genien eskolakide eta gurasoei.

Haseran, urduri ginen baina lagunen interesa ikustean lasaitu egin ginen.