[elhuyar_lang_selector]

Xiberutikan mendebaldera… KO-RRI-KA!

Aste honetan, matematikako ikasgaian, korrikaren inguruko jolas bat egiten aritu gara. Ekuazioak eta euskal geografiaren inguruko gauzak ikasi ditugu.
Ariketan, ekuazioak ebatziz, korrikaren ibilbidea asmatu behar genuen Atharratzetik Bilboraino. Bidean, pista batzuk jarraituz, korrika zein herritatik pasatzen zen asmatu behar genuen egunez egun.
          
Tipi-tapa, tipi-tapa, KO-RRI-KA!!!
DBH 2Bko neskak