Itzulpen
automatikoa

TTIPI-TTAPA TTIPI-TTAPA KORRIKA!

Gaur goizean 4-retan esnatu gara Korrikara joateko. Plazan geratu gara, eta “Alto de Orion” (Zuduagarai gainean) korrikako lekukoa hartu dugu eskolakook, eta herriraino joan gara. Korrika pankarta ere eraman dugu, eta furgonetakoekin animatu egin gara gehiago egitera. Orioko jende askok eraman du lekukoa eta gu pankartarekin joan gara Ortzaikaraino. Ortzaikatik bueltan, plazan, ez digute txokolate “funditurik” utzi. Azkenik, eskolara joan gara.
Aupa KORRIKA 2022!
Kronika: Oier Egia eta Hektor Gonzalez