Udazkena iritsi zaigu eta giro epel hau gozatzen ari gara HH3ko lagunak, kanpo espazioari etekin handia ateratzen. Aurten gertu dugu terraza, zenbat gustatzen zaigun bertara “parrandatxoa” egitera joatea! Askotan joaten gara txoko kuttun honetaz gozatzera, motoan ibiltzea maite dugu: ilaran joan, lagunekin “txoke” egin, lasterketak…
Horrez gain, neba-arreba eta lehengusu zaharrenak agurtzen ditugu balkoitik, baita gurpilak mugituz korrika egin, ezkutaketara jolastu… Hamaiketakoa bertan egitea ere gauza ederra izaten da.
Gustura gabiltza gure solairu berriko txokoak arakatzen, ea zer bilatzen dugun hurrengoan!


