Ikasleak psikomotrizitate gelara oso gustura joaten dira. Haur Hezkuntzan oso garrantzitsua da haurren garapen integrala sustatzen duelako.
Oreka eta koordinazioa, jolas sinbolikoa, hizkuntza eta komunikazioa, talde dinamikak eta abar sustatzen ditu.
Aste honetan, HH3ko ikasleak jolas sinbolikoan murgildu dira eta elkarren artean, talde lanean, psikomotrizitate gelako materialarekin, etxe bat sortu zuten hiru txerrikume ipuina irudikatzeko. Kristina irakaslea otsoa bihurtu zen, eta ikasleak primeran pasa zuten.