Aste honetan osasun astea izan da, eta DBH1-eko ikasleek jarduera desberdinak eta bereziak izan ditugu.
Astelehenean, lehenengo bi orduetan, Kontsumobidetik neska bat etorri zen, Sonia, elikadurari buruz hitz egitera. Bertan joku moduko batzuk egin genituen. Ondoren azkenengo bi orduetan, askari osasuntsu bat egin genuen: krepak, mazedonia, natxoak gukamolearekin, smoothiak… eta gauza gehiago. Eguna bukatzeko brilet jokoan jolastu genuen, eta primeran bukatu genuen eguna.
Datozen egunetan, LH eta DBHko beste gelen txanda izango da. On dagizuela!
Kloe Ayerbe Cisneros eta Haritz Dos Santos Blanco