13 – 14 urteko neska mutilak beraien gorputzetan aldaketak bizitzen hasiak dira. Hormonak pil-pilean dauzkate eta aldaketa fisikoetaz gain aldaketa emozionalak ere sentitzen hasiak izanen dira ziur aski.
DBH 2n, musika ikasgaian, musika eta emozioen arteko harremanak lantzen ari gara.
Zeinen garrantzitsua den musika parametroen erabilera konposizio batek gugan emozio ezberdinak sortu ahal izateko!!
Poza, tristura, beldurra, haserrea, harridura, nazka…hauek dira gizakiok sentitzeko gai garen oinarrizko emozioak.
Baina sentitu ahal izateko, garrantzitsua da gu lasai egotea eta horretarako meditazio gidatu bat landu zuten DBH 2ko ikasleek joan den astean.
