Itzulpen
automatikoa

Mugikorraren alde onak eta txarrak

LH6ko ikasleok, mugikorraren alde onak eta txarrak aztertu ditugu. Bi taldetan banatu gara eta ondorioak atera ditugu. Hainbat arrazoi jarri ditugu alde bakoitzetik. Alde txarrak gehiago daudela ikusi dugu baina erabilpen ona ematen badiozu gauza onak ere baditu.

Alde onak:

  • Gauza larri bat gertatzen denean deiak egiteko balio du.
  • Argia edukitzeko balio du egoera batzuetan.
  • Informazioa biltzeko eta ikasteko balio du.
  • Entretenitzeko era egokian.
  • Ezagutzen dituzun kanpoko jendearekin komunikatzeko.
  • Adimen Artifizialari galderak egiteko.

Alde txarrak:

  • Bizioa sor dezake.
  • Lo gutxiago egiten duzu.
  • Burua nahastu zaitzake.
  • Bistarentzat txarra da.
  • Etxean denbora gehiago igarotzen duzu mugikorrari begira.
  • Ikusi behar ez dituzun gauzak, ikus ditzakezu.
  • Ikasketan mugikorrarengan pentsa eta adi ez egotea gerta daiteke.
  • Norbaitek engainatu ahal zaitu mugikorraren bidez.

Hau izan da guztia eta baliagarria izan daitekeela uste dugu. Beraz, gure esku dago erabilpen zuzena ematea.