Itzulpen
automatikoa

Menpekotasunak aztergai

Asteartean, lehenengo bi ordutan, Sasoian elkarteko neska bat etorri zen, Ane,  menpekotasun edo gure hitzetan esanda “bizio”-ei buruzko  txarla bat ematera. Mugikorraz, alkoholaz eta abar hitz egin zigun eta kaltegarriak diren ala ez azaldu zigun. Bi edo hiru bideo ikusi genituen pixka bat efektuak ikusteko, eta azkenik, bi galdetegi bete genituen.

Nire ustez, txarla hau beharrezkoa izan zen, zerbait egin nahi baldin baduzu, zer gerta daitekeen kontuan edukitzeko, egin baino lehen. Eskerrik asko, Ane

Natalia Soriano Cruz DBH 2

DBH1eko ikasleak, asteartean, hilaren 17an, droga menpekotasun eta adikzioen inguruko klase bat izan genuen. Gauza asko egin genituen:

  • Droga legalak eta ilegalak sailkatu.
  • Bideoak ikusi.
  • Tabakoak barruan dituen osagaiak azaldu.

Tabakoarena, ariketa bat eginez izan zen.Guk, taldeka, taula bat egin genuen. Mariak osagaiak batzuk esaten zituen bitartean, guk taldeka tabakoaren osagai batez ari zen edo ez jarri behar genuen.

Niri, klase hau asko gustatu zitzaidan.Alde batetik, gauza berri asko ikasi nituekako. Bestetik, drogaren gaia oso garrantzitsua iruditzen zaidalako gure adineko gazteentzat.

                                                                                Martina Salsamendi Mirones DBH 1B