Eskolan, Heziketa Fisikoko saioetan ez dugu soilik gorputza lantzen; harremanak, balioak
eta elkarbizitza ere eraikitzen ditugu. Horregatik, urte honetako lehen saioak jarduera kooperatiboetan oinarrituko dira, paratxuta erabiliz egindako ariketen bidez hain zuzen ere.
Jarduera kooperatiboek lehiaren gainetik lankidetza jartzen dute.
Ikasleek helburu komun bat lortzeko elkarrekin lan egiten dugu, bakoitzaren ekarpena beharrezkoa dela ulertuz. Horrek talde-sentimendua indartzen du, komunikazioa hobetu eta elkarrekiko errespetua sustatzen ditu.


Paratxutarekin egindako ariketak oso egokiak dira dinamika horiek lantzeko. Izan ere
material erakargarria eta koloretsua izateaz gain, ikasle guztiok parte hartzea errazten dugu,
bakoitzak gure erritmoan eta gaitasunen arabera. Jarduera hauen bidez, koordinazioa,
erritmoa eta gorputz-kontrola ere lantzen ditugu, betiere giro ludiko eta seguruan.
Guzti honi esker ikasleok elkarri laguntzen, entzuten eta erabakiak taldean hartzen ikasten
dugu eta uste dugu trebetasun hauek ezinbestekoak dira bai eskolan, baita eguneroko
bizitzan ere.

