LH 6. mailakook azken bi tutoretza orduetan tratu onak zer diren landu ditugu.
Horretarako, taldeka eta triptiko batzuetan, adibide eta argazki bidez, tratu onak zer diren eta
noiz ez diren azaldu dugu.
Gure asmoa datorren ostiralean beste geletara joatea da, egindako lana eta triptikoak
gelan azaldu, aholkuak eman eta ale bat bertan uztera.

Ea lan honekin tratu onak gure artean zabaltzea lortzen dugun!
