Asteazken arratsaldean hondartzako parkera joan ginen LH2koak. Eguraldi ona egiten zuen eta primeran pasa genuen. Batzuk hondarrezko tartak prestatzen ibili ginen, eta beste batzuk harrapaketan jolasten. Izerdi patsetan eta poz-pozik itzuli ginen eskolara!