Kimetz izeneko gizon bat izan zen pasa den hilaren 18an gure klasean, eta bere bizitzako esperientziak partekatu zizkigun.
Ingenieritza agronomoa ikasi zuen, eta karrera bukatu zuenean, baserri batetara joan zen hilabete batzuk lan egitera, Bertan zegoela, baserriko familia Japoniara joan zen hiru hilabeterako, eta bera bakarrik gelditu zen artzain lanetan.
Gaztetan, Iruñeara ikastera joan zen garaian, bere dantza taldekoek iparraldeko dantzak ikastera gonbitatu zuten asteburuetan, dantza egiteaz gain gaita ere jotzen baitzuen.
Baserriko lanetara bueltatuz, batean eta bestean aritu zen lanean: Gaztelan, Asturiasen eta Frantzian.
Aurrerago, AEKkoek Korrikako laguntzaile izateko gonbita egin zioten, berak onartu eta bi hilabetetan hortan jardun zen, gustura asko. Garai bertsuan, Porrotxen bitartez Palestina ere bisitatu zuen.
Ikusten duzuen bezala, bizitzak mila buelta ematen ditu. Nahiz eta gure etorkizuna gure eskuetan izan, eta ez dugun oraindik norabide zehatzik, Kimetz bezala, amesten jarraitu dezakegu lortu nahi dugun horrekin.
Eskerrik asko, Kimetz. Plazer bat izan da.
Noa Aduriz Moran