5. mailako ikasleak, euskarako proiektuarekin lotuta, artista paperean sartu gara. Pintzelak eta tenperak hartu eta lanari ekin diogu! Jose Luis Zumetaren artelana oinarri hartuta, tarte goxo eta dibertigarri bat pasatu dugu. Proiektu amaierako erakusketan ikusi ahal izango dituzue gure lan politak.

