Itzulpen
automatikoa

JOLASAK SORTZEN

Azken aste hauetan 4. mailako ikasleak jolasak sortzen aritu gara arlo guztietan. Matematikan memory jolasaren bertsio berri bat asmatu dugu biderketak lantzeko eta bingo berezi bat ere egin dugu. 


Ingurunen ere eskulanetan aritu gara. EKI proiektuak ikerketa bat proposatu digu eta horretarako, bakoitzak etxetik materialak ekarri eta kotxe fantastiko bat eraiki dugu. Horrela kotxearen mugimendua eta indarra aztertzen ibili gara.



Jolastuz ere asko ikasten gabiltza! Animatu zuek ere horrelako kotxeak egitera!!!