HIPI (Hizkuntza indartzeko programa) gelan, besteetan bezala, hasi gara lanean. Gela honen berezitasuna etorri berriei euskararen ezagutza eta murgilketa eskaintzea da. Marrazkien bidez, kanten bidez, jokoen bidez eta beste hainbat estrategien bidez, hizkuntzaren jabetza bultzatzen dute.
Astero, hainbat ordu beren geletatik atera eta HIPI gelan aritzen dira hizkuntzaren erronkarekin lan egiteko. Pozak eta izerdiak trukatzen dira uneoro, baina euskara bere egiten ari direla igartze hutsarekin gustura irtetzen dira gelatik.