Lan gogorra izan dugu aste hontan HHko ikasleok. Bihar jai eguna izango dugu eskolan eta irrikaz prestatu dugu Gau Beltza.
Udazkeneko uzta bildu dugu baratzatik, kalabazak uztu eta zuloak ireki dizkiegu. Beldurgarriak geratu zaizkigu!
Eskolako sarreran utzi ditugu ikusgai, bertakoak eta bisitariak beldurtzeko asmoz!
Gau Beltz beldurgarria opa dizuegu HHko ikasleok.


