Laguntxo berriak ditugu haur hezkuntzako zientzia ekosisteman. Zapaburuak ditugu gure artean!!
Gose direnean jaten ematen diegu eta astean behin ura aldatzen diegu frexko frexko egon daitezen. Pixkanaka pixkanaka hazten eta garatzen joango dira, eta behin igel bihurtzen direnean, eskola ondoko urmaelera eramango ditugu.
Hantxe izango dute zain Tela Igela gure lagunek!