Itzulpen
automatikoa

Gure gorputza ezagutzen

DBH2ko ikasleek sexologiako 3 klase eduki genituen aurreko astean Lilima elkarteko Enekorekin. Sexologiaren inguruko gauzetaz hitz egin arren, jolas asko ere egin genituen. Adibidez “maite zaitut” jolasa: biribil batean jarri ginen aulkietan eserita, eta aulki bat kendu orduko altxa eta aulkiz aldatzen ginen baten batek maite zaitut esaten zuen aldiro. “Egia ala gezurra” jolasean ere ibili ginen, bizkarka borobilean jarrita.

Gure zalantzak ere argitu zituen Enekok, eta materiala ere ekarri zuen gorputz barrua nolakoa zen erakusteko. 

Agustina Jazmín Gallo Martíne