Itzulpen
automatikoa

Goiener eta Usurbilgo Lanbide Eskolakoen bisita

Joan de ostiralean Goiener Energia Kooperatibakoak eta Usurbilgo Lanbide Eskolakoak izan genituen eskolan, DBH2ko eta DBH4ko ikasgeletan.

Goienerretik Eider Murgoitio teknikaria etorri zen energia kontsumo arduratsuaz eta energia berriztagarrietaz hitz egitera. DBH2koak energiaren gaineko proiektu bat egiten ari dira egun hauetan, eta Goinerren solasaldi proiektua hori osatzera etorri da. Saio partehartzaile batean Eiderrek gaur egungo dilema energetikoaren ertzak erakutsi zituen: zein testuingurutan bizi garen, nolako etorkizuna aurreikusten den, zer egiten dugun eta zer egin dezakegun horren aurrean… DBH2koak adi egon ziren oso, eta gai potolo honen inguruko zalantzak argitzeaz gain, Goiener bezalako kontsumo kooperatiben zeregina zein den jakin zuten.

Bestetik, DBH4koekin, Usurbilgo Lanbide Eskolako Amaiur Berra irakaslea izan genuen eskolan. Amaiurrek lanbide heziketako eskaintza eta familia desberdinen inguruan eman zizkien azalpenak, eta aste honetan egingo duten Ate Irekietara joateko gonbita egin zien. Informazio solasaldi hori eskolaren orientazio planaren barruan antolatzen da, Zaraguetatik irtetean zein aukera dituzten jakin, eta orientazio egokia jasotzeko.

Eskerrik asko bioi!